Nerabeen haurdunaldiak gora

New Yorkeko egunkari nagusiak, The New York Timesek, luze eta zabal hitz egin du neska nerabeen haurdunaldiez. 2002tik 2006ra bitartean, %20 gora egin baitzuten haurdunaldiek AEBetako gazteen artean, urte luzez beheranzko joera izan ondoren. Ereduak, gainera, ez dira egokienak: Britney Spears kantari ospetsuaren ahizpa Jamie Lynn Spears 16 urtekoa, kantaria eta aktoresa bera ere haurdun dago, eta umea izatea erabaki du. Eta albiste horrek, noski, sekulako oihartzuna izan du AEBetako prentsan. Nerabeen haurdunaldien goranzko joera ia talde guztietan gertatzen ari da; arrazari dagokionez, esaterako, bai beltzen artean, bai zurien artean eta baita hispanoen artean ere.