'Nemekitepá', Telleria eta Mazoren film berria

Patxo Telleriak eta Aitor Mazok bere bigarren film luzearekin errodajeari ekin diote. Aktore euskaldun ezagunak bilduko dituen komedia erromantikoa izango da.
La maquina pintar nubes-en (2009) ondotik, euren bigarren luzemetraiari ekin diote Telleria eta Mazok. Joan den astelehenean hasi ziren grabatzen Bizkaiko Qiron Ospitalean. Lantalde artistikoa Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza edo Mikel Losadak osatuko dute besteak beste. Unax Ugalderen parte hartze berezia ere izango dute.
Hiruko batean harrapatuta dauden Maria eta Xabiren istorioa kontatuko du filmak. Maria (Sara Cozar) bihotz-gaixotasun bat dela-eta hiltzear dago, eta Xabi (Gorka Otxoa), bere laguna, Bartzelonatik dator azkenengo agurra emateko. Bidean, Maria berarekin maiteminduta dagoela ezagutzen du eta poztasun bat emateko gezur errukitsu bat kontatzen dio: berak ere maite duela. Baina Maria ez da hiltzen eta Xabik, bere bihotz makala ez zauritzeko, bikote bizitza eraman beharko du, Bartzelonan haurdun dagoen bere benetako neskalagunaren (Barbara Goenaga) ezkutuan mantenduaz.
Jaquess Bress abeslari belgikarraren Ne me quitte pas abesti erromantikoan oinarritu dira izenburua asmatzerakoan. Eta filmak jite horri helduko dio: maitasuna eta desamodioa, egia eta gezurra, eta tragedia eta heriotza parametroak landuko dituen euskarazko komedia erromantikoa izango da Nemekitepá.
Abra Prod-ek ekoiztutako filma da, ETBren partaidetzarekin,eta Eusko Jaurlaritza eta ICAAren lankidetzarekin atera da aurrera. 2012ko udazkenerako estreinatzea espero dute.