Nekatoenea eta Hugoeneako literatura sorkuntza egonaldietan parte hartzeko deialdia egin dute

Nekatoenea eta Hugoeneako literatura sorkuntza egonaldietan parte hartzeko deialdia egin dute Hilabeteko bi egonaldi izango dira, urritik abendura bitartean. Uztailaren 4ra arte bidal daitezke hautagaitzak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nekatoenea-eta-hugoeneako-literatura-sorkuntza-egonaldietan-parte-hartzeko-deialdia-egin-dute/@@download/image/0fb7a481-318f-4778-ba2c-c31a4e5ddaba.png
2024/06/10
Hilabeteko bi egonaldi izango dira, urritik abendura bitartean. Uztailaren 4ra arte bidal daitezke hautagaitzak.
Nekatoenea eta Hugoeneako literatura sorkuntza egonaldietan parte hartzeko deialdia egin dute

Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) euskarazko literatura sorkuntza egonaldien deialdia egin dute hamalaugarren urtez. Alde batetik, hilabeteko egonaldia izango da Hendaiako Abbadia Eremuko Nekatoenean. Bestetik, hilabeteko egonaldia Pasai Donibaneko Hugoenean.  Egonaldiak urria eta abendu artean izango dira eta autoreak 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Egonaldi hau euskal egile guztiei zuzendua dago. Literatura formaren hautua libre uzten da: ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia,
antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra, kantua… Haur eta gazteei zuzenduriko proposamenak begi onez ikusiko dira.

Egonaldiko denboran topaketa bat egingo dute publikoarekin, Hendaian edo Pasai Donibanen, idazleak bere ibilbidea eta gogoeta aurkezteko. Aurkezpen publikoa ere izango da, egonaldiaren ondoren, sorkuntza aurkezteko.

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 4an amaituko da. Hemen kontsulta daitezke xehetasunak.