Nekane Zinkunegi: "Ezetz esaten ikasi behar dut!"

Nekane Zinkunegi: "Ezetz esaten ikasi behar dut!" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nekane-zinkunegi-ezetz-esaten-ikasi-behar-dut/@@download/image/nekane_zinkuneg_1365585161.jpg
2013/04/08
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Hamazazpi urte zituenean debutatu zuen Azpeitiako Uztarria herri aldizkarian eta
gaur Info7 Irratiko ‘Zebrabidean’ saioan aditzen dugu Nekane Zinkunegi (Errezil, 1990).


Argi gorria pizten denean…
Aurrera, datorrena datorrela ere. Isiluneak seinale txarra dira irratian...

Kazetari batek derrigorrez behar du...
Militantziaren txipa. Eguneko hogeita lau orduetan informazioa topatzeko gosez ibiltzea, eta egin dezakeenari garrantzia aitortzea.

Airean zaudela baduzu maniarik?
Etengabe begiratzen dut parean dudan ordularia, denbora soberan geratzeagatik bete-lana egiteak ez dit graziarik egiten.

Eta lanetik kanpo?
Koloreekin obsesio txiki bat dut. Arropak zabaltzerakoan, adibidez, pieza bakoitzari kolore bereko bi pintza jartzen dizkiot.

Zein da zure platerik gustukoena?
Bakarra esan behar dut? Etxeko udaiazpikoa etxeko tomate eginarekin.

Eta txoko kuttuna?
Gurasoek Aralarren duten etxola.

Zein da izan duzun lanik txarrena?
Ihauterietan haurdun zegoen mojaz mozorrotuta gau osoa tabernan aritu nintzenekoa... sabeleko bultoarekin ez nituen distantziak behar bezala neurtzen.

Ikusezin bihurtzeko boterea bazenu…
Jendea autoan bakarrik doanean zelatatuko nuke, gehienak topera abesten joaten dira, ziur... Ni bezala!

Nor miresten duzu?
Martxelo Otamendi, izugarrizko komunikatzailea iruditzen zait.

Eta nor bidaliko zenuke gustura infernura?
Yolanda Barcina eta bere tropa osoa.

Zein izango litzake zure bizitzaren soinu banda?
Hertzainak-en Pakean utzi arte.

Amaitzeko, aldatuko al zenuke zerbait zure izaeratik?
Proposamen guztiei baietz esatea. Ezetz esaten ikasi behar dut!