Neil Young: Heart of Gold ****

Neil Young: Heart of Gold **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neil-young-heart-of-gold/@@download/image/66p53-1.jpg
2006/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jonathan Demme. Generoa: dokumentala. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 106 minutu.
66.zenbakia
Neil Young: Heart of Gold ****
Duela urte batzuk Jim Jarmusch zinemagileak Year of the Horse dokumental finean Neil Young eta Crazy Horse taldearen bira irudikatu zuen. The Silence of the Lambs maisulanaren egilearen dokumentala arras ezberdina da, ordea. Errodatu zen sasoian hil edo biziko ebakuntza batetik irten berria zen-eta musikari kanadarra. Hortaz, tonu goxo eta hunkigarriagoa du. Nashvilleko Ryman Auditoriumean Prairie Wind diskoa aurkezteko Youngek eskaini zituen bi kontzertuen irudiak dakartza filmak. Musikaria bera ez ezik, haren emazte Pegi Young eta beste hainbat adiskide –Ben Keith, kasu– ere ageri dira bertan. Intimismo handiz erretratatzen du Demmek Neil Youngen unibertsoa filmean; maitasuna, adiskidetasuna eta heriotza bezalako gaiak plazaratuz. Aparta da.