Need for Speed Hot Pursuit (Xbox 360, PS3, PC)

Munduko autorik harrigarrienen bolante aurrean jarriko gaitu titulu honek. Burnout sagaren sortzaileek egin dute, eta mundu ireki batean oinarritu dute. Akzioz beterik, lasterkaririk edo poliziarik onena izateko desafio egingo digute. Guk erabakiko dugu zein bide jarraitu eta zein izango den gure profila, baina, edozein kasutan, gure zentzumen guztiak erne mantentzera behartuko gaitu.