Nebraska: hemeretzi urtez bizitza bera bezain handia

1982an Bruce Springsteen-ek bere seigarren diskoa atera zuen: "Nebraska". Hemeretzi urte pasatu dira eta orain, zenbait artista bildu dira eta disko haren moldaketa kaleratu dute.
Ez al zen Amerika amets guztiak gauzatzen zituen lurra? Langabezia, krisialdi ekonomikoa, Vietnamgo oroitzapen mingarria, giza-laguntza murrizketak... Reaganen administrazioari belarrondokorik handiena barrutik eman zioten. Aktore-presidentea bera konturatu ez bazen ere, Bruce Springsteen-ek idatzitako kantuek gobernuaren gaitasun falta agerian ipini zuten.
Road Movie ariketa
"Nebraska" diskoak lotura sendoa du zinearekin. Izan ere, urte batzuk lehenago Springsteen-ek ikusitako film batek eragin handia izan zuen diskoaren sorreran: "Badlands". Bertan, Martin Sheen eta Sissy Spacek maitaleak erailketa batean nahasten dira eta ihes egin behar dute. Neurri batean, "Bonnie & Clyde" edo "Postman always rings twice" filmetako istorioekin antzekotasuna du.
Badlands, a tribute to Bruce Springsteen's Nebraska (sub pop, 2000)
Hauxe da hainbat artistek "Nebraska"-ren oroimenez kaleratu berri duten diskoaren izenburua. Hasteko, Chrissie Hynde eta Adam Seymour ditugu, "Nebraska" kantuaren moldaketa fina egiten. Halaber, ederra da Los Lobos taldeak egindako "Johnny 99" rokabilizatua. Ben Harper, Ani Difranco, Crooked Fingers, Dar Williams, Son Volt, Aimme Mann... guztiak gerturatu dira New Jersey-ko abeslariaren kantu haietara.
Bakoitzak bere ukitua eman dio, baina omenezko lan bilduma honen helburua, jatorrizko "Nebraska" eta diskoaren atzean zegoen ideia aldarrikatzea da, mende amaierako lan eraginkorrenetakoa da eta; emozionala eta akustikoa, "unplugged" hitza oraindik asmatzear zegoenean egina.

Nebraska: 1982 urtea. Heriotza zigorra: "...epaileak bizitzea ez nuela merezi erabaki zuen..."
Johnny 99: Autoak konpontzen aritzen den gazte baten lantokia itxi dute. Laster, edaten hasi da. Halako batean, etsipena gorroto bihurtuta, gizon bat hil du. Ezarritako zigorra: 99 urteko kartzela.
Reason to believe: "Ondo begiratuta, bitxia da nola egun bakoitza bukatzerakoan, jendeak oraindik sinesten jarraitzeko arrazoiak aurkitzen dituen".
Nebraska diskoa kaleratu eta bi urtera, Ronald Reagan presidenteak hauteskunde kanpainan bere musika erabiltzen uzteko eskatu zion Springsteen-i. Kantariak
ezetz esan zion.

EEBBetako presidenteak ulertu ez zituen kantuak