NCC: Hamar urteko rock dotrina

2002an hamar urte beteko ditu Nuevo Catecismo Catolico taldeak. Donostiarrek oraintsu plazaratu dute "Scarred for life" izeneko seigarren diskoa. Hori dela eta, Gonzalo Ibañez baxujolearekin eta Eneko Etxeandia taldeko abeslari berriarekin solastu gara.
Eneko kantari berriarekin grabatutako lehen diskoa da honako hau. Eneko sartzearekin zertan aldatu da NCC?
G. Bultzada handia izan da, odol gaztea sartu baita taldean. Datorren urtean NCCk hamar urte beteko ditu, eta honek indarberritu egin gaitu.
Zu, Eneko, Ten Dogs taldean aritua zinen NCCra heldu baino lehen.
E. Bai, baina gero Bartzelonara joan nintzen hiru urtez eta ez nintzen serio ezertan aritu, Sixty Pins taldearekin aritu nintzen puska batean.
Disko honetan abestiak taldekide guztien artean konposatu dituzue. NCCren historian aldaketa handia da hori, orain arte Ibañez anaiak izan baitzarete abesti gehienen egileak eta taldearen gidariak.
G. Beharbada, oraingo hau ez da konposizio prozesu normal horietakoa izan. Denen artean atera dira kantuak eta inoiz baino gehiago lokalean eta estudioan egindako lana izan da. Egia da nolabaiteko gidariak anaia Arturo eta biok izan garela "gidariak" hitza kakotxa artean esanda-, baina Arturo bateriak ere zeresan handia izan du. Orain arte erabaki garrantzitsuenak beti hiruron artean hartu izan ditugu, guk sortu baikenuen taldea. Konposizioaren kontua horrela joan da orain arte, gehienetan kantuak guk proposatu ditugulako, edota, beste batzuetan, zenbait abesti ez zaizkigulako taldearen estilokoak iruditu izan. Oraingoan denok batera aritu gara.
Azken diskoetan abesti mantsoagoetara jo du-zue, NCC gero eta rock´n´rollizatuago dago, ezta?
G. Urte asko daramatzagu jotzen eta gorputzak hauxe eskatzen digu. Egia da lehen azkarrago jotzen genuela, hala ere, nire ustez mantso jotzea zailagoa da. Baina, azkenean, tankera hartzen diozu horrela jotzeari eta gustatu egiten zaizu, askotan mantsoago jota ñabardurez gehiago gozatzen duzu eta. Oinarrian beti rock&rolla; egin dugu, gurea ez da inoiz punka, heavya edo beste estilo esturen bat izan.
E. Garai bateko diskoak agian definitzen errazagoak ziren. Egun askoz erritmo eta doinu ezberdin gehiago daude.
Datorren urtean hamargarren ur-teurrena beteko du taldeak. Gauza bereziren bat egitekoak al zarete?
G. Lehendabiziko bi diskoak Europan berrargitaratuko dira. Denbora eta gogoa bagenu, polita litzateke grabazio zaharrekin eta gauza arraroekin bildumatxo bat egitea. Beharbada, abesti ezagunenak sar litezke bertan, eta beste gauza arraro batzuk, zuzenean grabatutako kontuak, esaterako eta dena argazkiez eta testu zaindu batez lagundu. Orain azken disko honek zer ematen duen ikusi behar da, finean, proiektu berrietarako erritmoa diskoak ezarriko bai-tu. Gerokoak gero.
Hamargarren urteurrenean, talde askok zuzeneko diskoa aterako lukete
G. Niri ez zaizkit zuzeneko diskoak gehiegi gustatzen. Gure diskoak eta zuzenekoak oso antzekoak dira, eta ez luke zentzurik hori egiteak.
E. Egiteko ezer ez duzula aitortzea bezalakoa litzateke hori: gainbehera aitortzea.
G. Zuzenekoak etapak erretzen direnean egiten dira, abesti arrakastatsuenak zuzenean bildu eta horrekin berriz funtzionatzeko. Gu alde horretatik ez gara ohiko taldea, egunerokoak ezartzen digu erritmoa.
Zakur zaharrak zarete musika munduan, 1987an La Perrera taldean hasi zineten Ibañez anaiak, eta ordutik hona ez zarete gelditu. Urteotan, zer aldatu da musika munduan?
G. Komunikazioa, naturaltasuna eta karisma asko galdu da. Kalitatean irabazi da, eta musikari dagokionez, talde hobeak daude gaur egun. 80ko hamarkada lehor samarra izan zen gu bezalako taldeentzat. Gu hasi ginenean, oso talde gutxik egiten zuten musika estilo hau, eta egun asko dira. Jendeak ere gehiago entzuten ditu horrelako gauzak, baina funtsean espejismo moduko bat da. Guk berdintsu jarraitzen dugu, eta gure kontzertuetara garai bateko jendea etorri ohi da gutxigorabehera. Kontua ez da helmugak jartzea, ondo pasatzea baizik.
Donostiako Buenabista etxe eta musika-kolektiboko hainbat talde erreferentzia bihurtu dira zenbait zirkuluetan: NCC, Señor No, Astrozombies Asko goresten da bertako harrobia
G. Bai, egia da. Beti egon da harrobia. Buenabistak Donostiaren beste alderdi itsusiagoa erakusten du nolabait, hiria beti izan baita naif eta pop samarra. Beharbada Buenabistak periferia islatzen du. Nik dakidala, Buenabista bezalako oso gune autogestionatu gutxi daude gaur egun mugimendu handia dago bertan.