Natura, teknologiaren aurretik

Ipurtargiek eta zenbait argizizarek argia sortzeko erabiltzen duten energiaren %15 besterik ez dute bero moduan galtzen. Guk erabiltzen ditugun bonbila arruntek, berriz, %75etik gora galtzen dute. Noiz izango da gure teknologia natura bezain eraginkorra?