Natura jakintsua

Natura jakintsua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Cryodraco antarcticus izeneko arraina Antartiko ozeanoan besterik ezin da topatu. Uraren tenperatura dela eta, gradu bat edo bi zero azpitik, arrain hauek zenbait berezitasun dituzte. Gorputzaren fluidoak izoztu daitezen saihesteko, odolean izotzaren kontrako substantziak dituzte. Bestalde, ez dute hemoglobinarik (oxigenoa garraiatzen duen pigmentua). Zientzilariak arrain honek nola arnasten duen ikertzen ari dira, alferrik orain arte.