Natalie Portman: Beautiful girl

Polita da. Dudarik ez dago. Baina, neska polita baino askoz gehiago da Natalie Portman. Berezia da. Liluragarria. Paregabea, finean. Edertasuna bere erakarmen saihestezinaren alderik apalena besterik ez baita. Aspaldi hazi zen arren 21 urte bete ditu jada-, "Beautiful Girls" sentiberan sorgindu gintuen nerabe eder, argi eta erromantiko haren xarma mantentzen du oraindik ere ezti koloreko begietan. Bere irri kutsakor eta hunkiberan.
Jerusalem zaurituan jaio zen, baina Amerikako Estatu Batuetan bizi da hiru urte zituenetik. Zi-nema aditu askok "Amerikako neska-lagun" berria izan daitekeela diote. Julia Roberts erakargarriaren oinordekoa, alegia. Nataliek, ostera, Audrey Hepburn du maiteago. Haren dotorezia duelako atsegin. Audreyren glamour xaloa. Izan ere, neskatoa ez baita ohiko zinema izartxo pneumatiko eta txoriburua. "A" kalifikazioarekin bikain, gure hezkuntz sisteman- graduatu zen Syosset High School prestijiotsuan duela hiru urte. Eta, egun, Psikologia Klinikoa ikasten ari da Harvard-eko Unibertsitatean.
Judua den arren, katolikorik puritanoena dirudi. Barazkijalea da. Ez du alkoholik edaten. Ez du erretzen. Eta, noski, ez du legez kanpoko drogarik kontsumitzen. Txokolatea suitzarra, ez marokoarra- da bere grina bakarra. Jarrera puritano hertsi hori sexuaren alorrera ere darama. Orain arte, bederen, ez baitu inoiz zineman bere gorputza biluztu nahi izan. Hala, "Lolita" filmean parte hartzeari uko egin zion, sexu eszenak esplizituegiak zirelako. Zurrumurru maleziatsuek, ordea, auzitan ipini dute bere ustezko puritanotasuna. "Star Wars II: Attac of the Clones" errodatzen ari zela, Hayden Christensen aktorearekin pasio ero bat izan zuela zabaldu baita.
Filmak baino garrantzitsuagoak dira ikasketak Natalie Portmanen aburuz: "Oso argi nuen unibertsitatera joango nintzela. Nahiago dut pertsona jantzia izan, zinema izar bihurtu baino". Hortaz, uda sasoian soil-soilik egiten du lan zineman. Hala ere, "Leon", "Heat", "Beautiful Girls", eta "Everyone Says I Love You" bezalako film esanguratsuetan parte hartu du. George Lucasen saga galaktikoak egin du ezagun, baina. Bizitzak etengabe irri egiten diola dirudien arren, une gazi-gezak ere sufritu ditu Nataliek. Horrexegatik estimatzen ditu matematikak, apika: "Matematikak ditut maite, bertan bizitzan ez bezala- problema bakoitzak konponbide bat duelako beti".