Nasty Mondays dj bikotea, maiatzaren 19an Bilbon

Nasty Mondays dj bikotea, maiatzaren 19an Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nasty-mondays-dj-bikotea-maiatzaren-19an-bilbon/@@download/image/20124276893Nasty_Mondays.jpg
2012/12/13
berria
Nasty Mondays dj bikotea, maiatzaren 19an Bilbon
Mad Max eta Sören RocStar aretoan ariko dira bestelako 'clubbing' molde bat eskaini nahian: rock, pop, indie, garage eta electro rock koktela. 

Estokolmo, Kopenhage, New York eta Bartzelona bezalako hirietatik pasatu ostean, maiatzaren 19an Bilboko Gran Via kaleko RocStar aretoan jarriko dute musika Nasty Mondays dj-ek. Gauerdian hasiko da saioa eta, esperientzia ona izanez gero, errepikatzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

Bikote rockzaleak frontman onenen jokamoldea du eta, aukeratzen dituzten doinuak ez ezik, eurak eta euren tatuaje eta jarrerak ere badira espektakulua.

2004 inguruan hasi zirenetik, skateari, surfari eta snowboardari estuki loturiko festetan aritu izan dira normalean, eta Led Zeppelin, The Killers, Mötley Crüe, Daft Punk, Johnny Cash eta Joy Divisson bezalakoen doinuak ekartzen dituzte euren saieotara. Rock, pop, indie, garage eta electro rock piezak publikoa dantzan jartzeko.

Sarrerak salgai dira 12 eurotan.