Narrazio guztiak

Narrazio guztiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/narrazio-guztiak/@@download/image/2012543127Narrazio_Guztiak_Joseba_Sarrionandia.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Joseba Sarrionandia
129.zenbakia
Sarrionandiak 80ko hamarkadan idatzitako ipuinak batu eta egungo ortografia arauetara moldatu ostean kaleratu zuen iaz Narrazio guztiak. Hain zuzen, Narrazioak, Atabala eta euria eta Ipar aldeko orduak liburuak eta hauen aurretik idatzitako argitaratu gabeko hiru istorio topatuko ditu irakurleak. 2011n Moroak gara behelaino artean? lanagatik Euskadi Saria jaso zuen, eta geroztik are gehiago zabaldu da Sarriren literaturaren presentzia. Asko idatzi du iagenero denetan; bereziki narrazioak.