NAPARDEATH PELIKULA DONOSTIAN FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEAN
"Ataun of the Dead" eta "Joxean's Hil Eben" pelikulak hamaika aldiz ikusiak dituzu eta elkarrizketa guztiak buruz esateko gai zara? Bada iritsi da horrenbeste itxaroten zenuen eguna, trilogiaren azken zatia hemen da!

Zazpi urte luzeegi itxaron ondoren Napardeath pelikula datorren igandean aurkeztuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean Fantasiazko eta Beldurrezko Filmaren astearen barruan. Honela trilogiari amaiera emango zaio eta askoren tristurarako zonbi karlista, banpiro jeltzale eta momia abertzaleek agur esango digute.
Beraz, apuntatu ondo egutegian, maiatzak 5 Donostiako Antzoki Zaharrean estreinaldi mundiala, bertan, filmaz gozatzeaz gain, Fantasia eta Beldurrezko Astearen 30. edizioko kartela ere aurkeztuko da. Sarrera doan! Plan hoberik ba al duzu?