'Napardeath' filma errodatzen amaitu dute!

'Napardeath' filma errodatzen amaitu dute! Amaitu da Zumalakarregi zonbia eta zientzialari karlistak, ezker abertzalea eta Antso Azkarra momiaren aurka kontatzen dituen filmaren grabaketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/napardeath-filma-errodatzen-amaitu-dute/@@download/image/e638115a-beb6-405a-a434-9752cd6d44ad.jpeg
2018/10/01
berria
Amaitu da Zumalakarregi zonbia eta zientzialari karlistak, ezker abertzalea eta Antso Azkarra momiaren aurka kontatzen dituen filmaren grabaketa.
'Napardeath' filma errodatzen amaitu dute!

Lortu dute! Aste bukaera honetan bukatu dute Napardeath filmaren grabaketa. Laster beraz, ikusgai izango da Zumalakarregi zonbia eta zientzialari karlistak, ezker abertzalea eta Antso Azkarra momiaren aurka kontatzen dituen istorioa. Jende askok parte hartu du Xabier Padin eta Beñat Iturrioz sortu eta zuzendutako istorioan.

Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen hegemonia politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

Grabaketak amaituta, taldeak mezu hau igorri die parte hartzaile guztiei: "Milesker hilabete guzti hauetan zehar gurekin batera bidea egin duzuen teknikari, makilatzaile, aktore eta euskal herriko bazter guztietatik animatu zareten zoro guztioi! Ederra izan da! NAPARDEATH BADATOR!"