Nahia Hualde: "“Poltsan beti daramat koaderno bat eta boligrafo bat edo bi…”"

Nahia Hualde: "“Poltsan beti daramat koaderno bat eta boligrafo bat edo bi…”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nahia-hualde-quotpoltsan-beti-daramat-koaderno-bat-eta-boligrafo-bat-edo-biquot/@@download/image/nahia_hualde_1371124531.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Nahia Hualde gasteiztarrak bigarren postua eskuratu zuen urte hasieran
Billabonan antolatutako II. Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketan. Oholtza gainean bere saltsan ibiltzen da, nahiz eta bizitzan gidoiak ez diren beti errazak izaten.

Zein dira bakarrizketa on baterako ezinbesteko osagaiak?
Testu on bat, eta harekin jolasteko irrika.

Aurrean jenderik ez duzunean ere aritzen al zara bakarrizketan?
Batzuetan bai, baina horrek ez dit sentiarazten jendaurrean nagoenean sentitzen dudan zirrara.

Zer abesten duzu dutxan?
Denetarik! Askotan neure burua ustekabean harrapatzen dut aspaldikoabestiak abesten, eta ez dakit nondik ateratzen diren! Neure barnean,hor nonbait omen daude; eta badirudi dutxako zipriztinek berpiztuegiten dituztela.

Eta zer ikusten duzu telebista aurrean?
Ezer ere ez, ez daukat telebistarik.

Zer ez da falta Nahia Hualderen hozkailuan?
Neguan, laranjak.

Eta poltsan?
Koadernotxo bat (edo bi) eta boligrafo bat (edo bi, edo hiru…)

Inoiz jokatu duzun paperik zailena?
Pavana para un hombre joven obran egiten nuen arreba nagusi nahigabetuaren papera. Dena zen atsekabea eta samina.

Eta errazena?
XVI. mendeko fartsa batean egin nuen galdaragilearena. Nahiz etapertsonaia gizonezkoa eta beste mende batekoa izan, zuzendariarekinbatera pertsonaiak garatzeko egin genuen lanak asko erraztu zidanbeharra.

Idaztea gustatuko litzaizukeen gidoia?
Idazlearen lana baino nahiago dut antzezlearena

Nor bidaliko zenuke infernura?
Nahiz eta infernuan eta zeruan ez sinetsi, era metaforikoan ere, eznuke inor infernura bidaliko. Merezi duenak berez sortuko du bereinfernua, ez du nire laguntzaren beharrik.

Eta zerura?
Aukeran, nahiago dut maite ditudan guztiak nire inguruan geratzea.

Aitortzeko moduko bizio bat?
Eguneroko 10 minutuko siestatik esnatzean, txokolatezko ontzatxo bat hartzea. Ummmm…...