Nagusikeria

Debbie Stevens 47 urteko emakume new yorktarrak giltzurrun bat eman zion bere nagusiari, eta kaleratzea jaso du ordainetan. Negozio ona! 2011n izan zen ebakuntza, Stevensek borondate on guztiarekin egin zuen: Jackie errespetatzen nuen, eta ez nuen nahi bera hiltzerik. Baina ebakuntza pasata, zortzi hilabete geroago, hasi ziren osasun arazoak langilearentzat. Baja hartu eta Jackie Brucia nagusiak sinatutako kanporatze gutuna iritsi zaio etxera.