Nagore Laffageren hiltzaileari jarritako zigorra berretsi dute

Nagore Laffageren hiltzaileari jarritako zigorra berretsi dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nagore-laffageren-hiltzaileari-jarritako-zigorra-berretsi-dute/@@download/image/20103162294Nagorelaffage.jpg
2012/12/13
berria
Nagore Laffageren hiltzaileari jarritako zigorra berretsi dute
 Jose Diego Yllanesi joan den urteko azaroan herri epaimahaiak jarritako kartzela zigorra –12 urte eta erdi- bere horretan utzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Honenbestez, ez ditu onartu akusazio partikularrak eta herri akusazioak aurkeztutako argudioak zigorra gogortzeko.

2008ko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage 20 urteko irundarra, Iruñean. Auzitegi Nagusiaren arabera, homizidioa izan zen eta ez erailketa. Nagore Laffage zenaren familiak Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa agertu du.