Nafarroako Txapelketako finalera joan nahi?

Nafarroako Txapelketako finalera joan nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-txapelketako-finalera-joan-nahi/@@download/image/20103116360Eneko_Lazkoz_eta_Arkaitz_Goikoetxea.JPG
2012/12/13
berria
Nafarroako Txapelketako finalera joan nahi?
Finala Lesakako kultur etxean izanen da, hilaren 20an, larunbata eta honako zortzi bertsolarik parte hartuko dute: Julen Zelaieta, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Estitxu Arozena eta Julio Soto. GAZTEZULOk bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditu. 

Sarrerak eskuratzeko honako galderari erantzun behar diozu: Nork irabazi zuen Nafarroako Txapelketa iaz? Bidali erantzuna gaztezulo@gaztezulo.com helbidera. Asteartea izango da zozketan parte hartzeko azken eguna.

24 bertsolarik ekin zioten txapelketari eta haietatik zortzi ariko dira bertsotan, txapela jantzi nahian:

Julen Zelaieta Iriarte (Bera, 1980). Haur hezitzaile jarduteko ikasi du. 1999an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan eta 2008an txapela eskuratu zuen.

Arkaitz Goikoetxea (Oiartzun, 1973). Berria egunkariko hizkuntza zuzentzailea eta bertso eskoletako irakaslea. Lekunberrin bizi da eta lehen aldiz parte hartzen ari da txapelketan.

Xabier Legarreta 'Arano'. (Arano, 1977). Igeltseroa da ogibidez eta Nafarroako txapeldunorde izan zen 2000. Urtean.

Oskar Estanga (Gaintza, 1978). Magisteritza musikala ikasi du eta musikarekin eta aisiarekin lotutako jardueretan lan egiten du. Bitan izan da txapelketako finalean.

Eneko Lazkoz (Etxarri Aranatz, 1983). Hargintzan ari da lanean. Eskolarteko txapela jantzi zuen duela bederatzi urte eta hainbatetan aritu da txapelketa nagusian.

Xabier Terreros (Lesaka, 1981). Gizarte Hezkuntza ikasi du eta Nafarroako Bertsolari Eskolako transmisio sailean dabil lanean. Zenbait urtetan parte hartu du txapelketan.

Estitxu Arozena (1975, Lesaka). 1995ean eta 1998an irabazi zuen Nafarroako Txapelketa. Azken hiru urteetan atsedena hartu ostean itzuli da txapelketara.

Julio Soto (1987, Gorriti). Euskal Filologia ikasten ari da. Finalista gazteena da. Duela bi urte hirugarren sailkatu zen eta iaz txapeldunorde izan zen.

Egin beharreko lanari dagokionez, hasteko, binaka gaia emanda hiruna bertso kantatuko dituzte zortziko handian eta jarraian, binaka ere, ofizioka hiruna bertso zortziko txikian botako dituzte. Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso kantatuko dituzte zortziko txikian. Kartzelako lanaren aurretik, binaka berriz ere, ofizioka hiruna bertso sei puntuko motzean ariko dira. Kartzelako lanari dagokionez, gaia emanda hiruna bertso doinu eta neurri librean abestuko dituzte.
Saiook bukatutakoan eta lehen bi bertsolarien artean 20 puntu edo gutxiagoko aldea badago, buruz burukoa jokatuko dute. Binaka eta kartzelako lana egin beharko lituzkete azken ariketan.