Nafarroako taldekako bertso txapelketak baditu finalistak

Bardoak 2012ko bigarren fasea amaituta, Lesakako Rimak Exkaxko, Oronoz-Malerreka inguruko Erauntsi eta Etxarri Aranatzko Bilixkorriko taldeek lortu dute sailkatzea. Datorren martxoaren 31n larunbata ariko dira norgehiagoka Leitzako pilotalekuan.
Urtarrilaren 27an hasi zenez geroztik, Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertso txapelketak 23 saio izan ditu; azken hiruak Leitzan, Igantzin eta Barañainen. Hain justu, hauetan argitu da zein hiru talde pasako diren final handira: Rimak Exkaxko (Lesaka), Erauntsi (Oronoz-Malerreka) eta Bilixkorriko (Etxarri Aranatz).
Aurtengo txapelketa formatu berritzailea biribilduko duen saioa Leitzan izango da martxoaren 31n, larunbatez, herriko pilotalekuan. Arratsaldeko 17:00etan hasita, orotara bederatzi bertsolari igoko dira taula gainera, talde bakoitzeko hiru.
Finalaren ostean, triki poteoa eginen dute herrian barrena eta, eguna amaitzeko, herri afaria izanen da Leitzako eskoletan. Horregatik, bi sarrera mota eskura daitezke: 15 eurokoa saiorako, edo 30 eurokoa saioaz ez ezik afariaz ere gozatu ahal izateko.
Guztiak www.bertsosarrerak.eu webgunean daude salgai. Horrez gain, Iruñeako Karrikiri dendan, Etxarriko Xapatero ostatuan, Leitzako Maimur liburudendan, Elizondoko Fantxiken eta Lesakako okindegian ere erosten ahal dira.

Non eskuratu sarrerak?