Nafarroako PUNTO DE VISTA Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian Gazteen Epaimahaikide izan nahi?

Nafarroako PUNTO DE VISTA Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian Gazteen Epaimahaikide izan nahi? Nafarroako PUNTO DE VISTA Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak Gazteen Epaimahaiko kide izateko izena emateko epea zabaldik dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-punto-de-vista-zinema-dokumentaleko-nazioarteko-jaialdian-gazteen-epaimahaikide-izan-nahi/@@download/image/Punto-de-vista-2021.jpg
2022/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nafarroako PUNTO DE VISTA Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak Gazteen Epaimahaiko kide izateko izena emateko epea zabaldik dago.
Nafarroako PUNTO DE VISTA Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian Gazteen Epaimahaikide izan nahi?

Jaialdia martxoaren 14tik 19ra ospatuko da Iruñean. Gazteen Epaimahai moduan parte hartu nahi duenak honako baldintza hauek bete beharko ditu: 18-25 urte artekoa izatea eta jaialdiko atal ofizialeko pelikula guztiak zuzeneko saioetan ikusteko hitza ematea.

Otsailaren 21ean jaialdiak epaimahaiko kide izango diren gazteak aukeratuko ditu. Epaile hauek, martxoaren 19an, jaialdiaren amaiera ekitaldian banatuko den den Gazteen Saria zeini eman aukeratu beharko dute. 

Epaimahaikideek jaialdiko akreditazioa izango dute, baina antolakuntzak argitu nahi izan du jaialdia ez dela arduratuko Gazteen Epaimahaiko kideen ostatu eta mantenu gastuez. 

Interesa duenak izena emateko fitxa hemen aurkitu dezake.