Nafarroako Orkestrak emakumezkoen lana nabarmenduko du

Nafarroako Orkestrak emakumezkoen lana nabarmenduko du Hamabi kontzertu eskainiko dituzte datorren denboraldian eta hainbat konpositoreren urtemugak ospatuko dituzte. Teresa Catalanen obraz gain, beste hainbat emakume musikari eta zuzendariren lanaz gozatzeko aukera izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-orkestrak-emakumezkoen-lana-nabarmenduko-du/@@download/image/nafarroako orkestra.jpg
2021/08/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hamabi kontzertu eskainiko dituzte datorren denboraldian eta hainbat konpositoreren urtemugak ospatuko dituzte. Teresa Catalanen obraz gain, beste hainbat emakume musikari eta zuzendariren lanaz gozatzeko aukera izango da.
Nafarroako Orkestrak emakumezkoen lana nabarmenduko du

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hamabi kontzertu eskainiko ditu Baluarten 2021/2022 denboraldian, urriaren 7tik maiatzaren 26a bitartean. Hainbat konpositoreren urtemugak ospatuko dituzte eta emakumeek toki nabarmena izango dute egitarauan. 

Programazioak bi urteurren jasoko ditu. Alde batetik, Emilio Arrieta (Gares, 1821-1894) musikagilearen jaiotzaren berrehungarren urteurrenean bere azken obra eszenikoa den San Franco de Sena zarzuela berreskuratuko dute. Beste aldetik, orkestraren denboraldiari hasiera emanez, aurtengo Kulturaren Viana Printzea Saria jaso berri duen Teresa Catalan iruindar musikagilearen 70. urtemuga ospatuko dute berak konposatutako El canto de Atenea obraren erabateko estreinaldiarekin. Teresa Catalan musikari eta konpositoreak  disko, liburu, artikulu eta txosten ugari argitaratu ditu bere ibilbide oparoan, baita Espainiako Estatuko musika eskola zenbaitetan erabiltzen dituzten ikasketa programak ere. Horretaz gain, bere obretako asko munduko jaialdi nagusietan programatu dituzte.

Gainera, NOSek emakumezko nabarmenak izango ditu protagonista, musikari eta zuzendari gisa, datorren denboraldian: Isabel Villanueva, Pilar Constancio, Rosa Torres-Pardo, Cristina Montes Mateo, Clara-Jumi Kang eta María José Rielo bakarlariak; eta Alondra de la Parra, Anna Rakitina eta Lina González-Granados musika-zuzendariak. 

Programazio osoa hemen ikusgai. 

Tuteran eta Tafallan bosna kontzertuko zikloak egingo ditu orkestrak, Iruñekoez gain.