Nafarroako filmotekak 'Panorama' zikloari ekin dio

Nafarroarekin zerikusia duten hainbat film ikusi ahalko dira, doan
Iruñeko Filmotekan egingo dituzte emanaldiak. Irailaren 7an izan zen lehenengoa eta hurrengoak irailaren 14an, 21ean eta 28an eskainiko dira. 19:30etan irekiko da leihatila txartelak jasotzeko eta 20:00etatik aurrera botako dira filmak.
Irailaren 14ean azken bi urteotan ekoitziriko hiru laburmetrai izango dira ikusgai. Julia Jaunizen Dora Salazar hegal egiten, Cesar Urbina eta Jorge Galanen Akerbeltz; las brujas y el inquisidor, eta Asisko Urmeneta eta Juan Jose Elordiren Gartxot. Lehenengoak Dora Salazar artistaren ibilbidearen eta lanaren jarraipen bat egiten du, bigarrenak Zugarramurdiko sorginen istorio bat kontatzen du eta hirugarrena kondairaren inguruko marrazki bizidunen laburmetraia da.
Irailaren 21ean Morilloren Basajaun y las lindes de los bosques laburmetraiaren zine fantastikoaz eta Aguilarren Nao Yik filmaren istorio exotikoaz gozatu ahalko da.
Azkenik irailaren 28an Karlos Alastrueyren Ada eta Anamorphosis eskainiko dituzte, biak aurten estreinaturikoak. Lehenengoa laburmetrai bat da, hondamendi bati ihes egin nahi dion nerabe bati buruzkoa. Bigarrena luzemetrai bat, thriller psikologikoa.