Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako izen ematea irekita dago

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 36. edizioa antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta iragarri dute hitzordua. Maiatzaren 21ean jokatuko da Arantzan.
Bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte: lehen fasean, lau oinak emanda bertso bat osatu zortziko txikian, bukaera emanda bertso bat abestu zortziko handian, hitza gaitzat hartuta bertso bat osatu, eta, gai orokorra emanda, gehienez bost puntuko bertsoa osatu; bigarren fasean, berriz, zortziko handian, ofizioka, bina bertso kantatu beharko dituzte, eta, kartzelako lanaren barruan, puntu bati erantzunez bertso bat eta gaia emanda bertso bat.
Parte hartu nahi duenak galdetegia bete beharko du. Apirilaren 14ra arte eman ahalko da izena.