Nafarroako bigarren liburu azoka egingo dute bihartik aurrera

Nafarroako bigarren liburu azoka egingo dute bihartik aurrera Hamabost liburu-dendak hartuko dute parte eta 50 jarduera baino gehiago egingo dituzte, literatur topaketez gain. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bigarren-liburu-azoka-egingo-dute-bihartik-aurrera/@@download/image/navarra-celebra-su-ii-feria-del-libro-del-27-de-mayo-al-5-de-junio-es-1991.jpg
2022/05/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hamabost liburu-dendak hartuko dute parte eta 50 jarduera baino gehiago egingo dituzte, literatur topaketez gain.
Nafarroako bigarren liburu azoka egingo dute bihartik aurrera

Nafarroako II. Liburu Azoka bihartik ekainaren 5era bitartean izango da martxan. Liburu-denden postuak eta berrogeita hamar jarduera baino gehiago izango dira, Iruñeko Gazteluko plazan eta Foru Erkidegoko hamar udalerritako liburutegi publikoetan.

Nafarroako hainbat herritan egingo dira Bi ahotsetara izeneko literatur topaketak: Zarrakaztelu, Doneztebe, Andosilla, Tafalla, Irunberri, Mendabia, Erronkari, Kaseda, Lesaka eta Gares. Honako hauek parte hartuko dute topaketetan: Ignacio Lloret eta Maria Luz Vicondoa, Txaro Begue eta Daniel Ferro, Isabel Logroño eta Iñigo Pimoulier, Laura Perez Larraya eta Ana Zabalza, Mar Izkue eta Jon Aramendia, Nuria Viedma eta Idoia Saralegi, Javier del Valle eta Jose Ignacio Díaz Lucas, Iñigo Muruzabal eta Maika M. Molina, Emilio Garrido eta Juan Frommknecht, eta Miguel Izu eta Carlos Ollo.

Iruñeako Gaztelu plazan bertako, Tuterako eta Egueseko liburu-dendak izango dira hamazpi postutan. Bihar irekiko dute azoka, eta eguerdian Fernando L. Chivite idazleari omenaldia egingo diote. Liburu aurkezpenak ere izango dira goizean eta arratsaldean. 

Kirmen Uribe, Camille Vannier, Nell Leyshon eta Florencia del Campo idazleek hartuko dute parte azokan, eta baita Nafarroako Jokin Azketa, Laura Chivite, Aingeru Epaltza, Joseba Eceolaza, German Sanchez Espeso, Fermin Ezkieta eta Itziar Ancínek ere. 

Liburu-sinadurak, tailerrak, eta mahai-inguruak izango dira. Astelehenetan literatur tailerrak ere egingo dituzte, 10:30ean. Azoka 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita, ekainaren 5era bitarte.