Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, gaur Anaitasunan

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, gaur Anaitasunan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bertsolari-txapelketaren-finala-gaur-anaitasunan/@@download/image/finalistak1-tti_1363703499.jpg
2013/03/19
berria
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, gaur Anaitasunan
Iruñeko kiroldegian dena prest da arratsaldeko 17:00etatik aurrera zita handia hartzeko. Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika ariko dira mikrofono aurreko norgehiagokan.


Otsailaren 2an abiatu zen 2013ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa 31 partaiderekin, eta horietatik soilik zortzi heldu dira gaur–martxoak 23– Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera.

2011ko Labriteko finalarekin alderatuta, hiru izen berri dakartza aurtengo hitzorduak: Erika Lagoma, Aimar Karrika eta Eneko Fernandez. Gainerako bost bertsolariak orain dela bi urtekoan ere izan ziren eta tartean da, gainera, 2010etan eta 2011n txapeldun izan den Julio Soto gorritiarra.

Anaitasunan lehen lau postuak eskuratzen dituztenek udazkenean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela lortuko dute eta, beraz, zita garrantzitsua da larunbatekoa.

Finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean, baita Nafarroako hainbat herritan ere: Iruñean (Karrikiri denda), Elizondon (Fantxike denda), Etxarri Aranatzen (Xapatero taberna), Lekunberrin (Lanbroa liburudenda), Leitzan (Maimur liburudenda) eta Lesakan (Okindegia).