Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasiko da larunbatean

Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasiko da larunbatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bertsolari-txapelketa-hasiko-da-larunbatean/@@download/image/20101213041estitxuarozena.jpg
2012/12/13
berria
Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasiko da larunbatean
Azken laurdenetako lehen saioa Aizarotzen izango da, eta Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Oier Lakuntza eta Arkaitz Goikoetxea ariko dira bertsotan.

Urtarrila bukaeran eta otsaila hasieran azken laurdenetako beste hiru saio egingo dira. Ondoren, otsailaren bukaeran eta martxoa hasieran, finalerdien txanda izango da eta finala martxoaren 20an jokatuko dute, Lesakan. Xabier Silveira txapeldunak ez du parte hartuko txapelketan.Estitxu Arozena, ordea, txapelketara itzuliko da.