Nafarroako Bertsolari Txapelketa (ere) atzeratua

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (ere) atzeratua Bizkaiko Txapelketarekin gertatu den moduan 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean ospatu behar zen Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa ez da ospatuko. Osasun krisia dela eta atzeratzea erabaki du Bertsozale Elkarteak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bertsolari-txapelketa-ere-atzeratua/@@download/image/4eee9ba2-2a3a-4b1c-9c8c-bca1c7aa7683.jpg
2020/10/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bizkaiko Txapelketarekin gertatu den moduan 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean ospatu behar zen Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa ez da ospatuko. Osasun krisia dela eta atzeratzea erabaki du Bertsozale Elkarteak.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (ere) atzeratua

Nafarroako Bertsozalek egoera ondo aztertu ostean Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du: Covid-19aren pandemiak eta hura kontrolpean hartzeko neurriek egitasmoaren berezitasunak bermatzea zailtzen dute, eta bereziki jartzen dute ezbaian txapelketaren oinarrizko irizpidea den aukera berdintasuna. Izan ere bertsolariak konfinatu behar izatea, saiotik saiora epaimahai bera bermatzeko zailtasunak izatea, saio batetik besterako aldaketak saioaren beraren edukiera eta ezaugarrien arabera eta beste hainbat arazo sor litezkeela argudiatu dute txapelketa ospatuko balitz. Pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko da data berria. 

Alta, kultura segurua dela azpimarratu nahi izan du Bertsozalek. Honela, bestelako saioak antolatzeko aukera ikusten dute: Osasuna bermatu eta bertso saioak antolatzea ez dira bi gauza kontrajarri. Honela, txapelketak utzitako hutsunea bertso plazak indartzeko baliatuko dute aurrerago zehaztuko dituzten egitasmoen bidez
.