Nafarroa Oinez, igandean Atarrabian

Nafarroa Oinez, igandean Atarrabian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroa-oinez-igandean-atarrabian/@@download/image/201010154355logogorri.jpg
2012/12/13
berria
Nafarroa Oinez, igandean Atarrabian
Bizkaiko Ibilaldia, Iparraldeko Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Kilometroen ondotik, Nafarroa Oinezen txanda iritsi da. Igandean, urriak 17, eginen dute Atarrabian, bertako Paz de Ziganda ikastolak antolatuta. Bildutako diruaren zatirik handiena ikastola horrentzat izango da eta beste parte bat Lodosakoarentzat izango da, une zailak igarotzen ari baita.

Sei kilometro inguruko ibilbidea prestatu dute, eta bost gune izango dira. Atarrabian bakarrik ez; inguruko herrietara ere zabalduko da Nafarroako Ikastolen aldeko festa: Lodosara, Burlatara, Uhartera eta Arrera.
Uharte eta Arreko guneetan gazteak izango dira jaun eta jabe, kontzertu asko antolatu baitituzte. Hona hemen bi guneotako programazioa:

Uharte

10:00. Jokoz kanpo
1:45. Eraite
11:30. Anorexia
12:30. Espaloian
13:30. Khamul
14:30. Radikals
16:00. Kerobia
17:30. Tximeleta

Arre
10:00. Z.T. K. Rap
11:00. Hotz
12:00. Trikidantz
13:00. Khous
14:00. Bizardunak
15:15. Ze Esatek
16:30. Trikizio

Hona hemen kontuan hartzeko beste zenbait ohar:

-Paella jate erraldoia Atarrabiako frontoian izango da.
-Lodosako ikastolako kiroldegian sagardotegia jarriko dute eta self-servicea ikastolako jantokian.
-Burlatan Scottish highlands gunea antolatuko dute. Galesko musika, Highland Eskoziako gaita talde gaztea, jokoak eta abar izango dira egun osoan zehar.

1981ean egin zuten lehen aldiz Nafarroa Oinez, Altsasun.