Nafarroa Oinez, helburua betetzetik urrun

Aurten ez dira Nafarroa Oinezen aurreikuspenak bete, eta ondorioz, Tuterako Argia ikastolak ezingo die euskararen aldeko festaren zorrei aurre egin. Hain zuzen, ekitaldi guztietara jendea hurbildu arren, arratsaldeko euriak lagun asko uxatu zituen. Antolatzaileek espero zutenaren jende kopuru erdia ibili zen festan guztira.
Giroaren balorazio "positiboa" egin zuten Argia ikastolako kideek, baina aitortu dute aurreikuspen ekonomikoetara ailegatzeko zailtasunak izango dituztela. Ez zen ekitaldi bat bera ere bertan gelditu, baina arratsalde hasierako euriteak jende kopurua apaldu zuen. Gauzak horrela, Argia Ikastolak webgunean diruz laguntzeko modua eskuragarri jarri du.
Lizarrako ikastolak hartu du lekukoa 2020rako.