Nabarra aldizkariak argitaratzeari utzi dio

Nabarra aldizkariak argitaratzeari utzi dio https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nabarra-aldizkariak-argitaratzeari-utzi-dio/@@download/image/2012127669nabarra.jpg
2012/12/13
berria
10 urte eta gero, Nabarra aldizkariak argitaratzeari utzi dio. Nafarroan euskaraz mugitzen zen kulturaren erreferentzia gisa jaio eta berehala bihurtu zen aldizkari garrantzitsu Euskal Herrian. 2009an Nafarroako Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi zuen, eta egoitza Bizkaira aldatuta egin dute azken ahalegina. Irakurlerik falta ez zaion arren, finantza arazoei ezin izan die aurre egin. Galera handia da, eta gehiago ere badira arriskuan.