Mystic River *****

Mystic River ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mystic-river/@@download/image/34p44-1.jpg
2003/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Clint Eastwood. Aktoreak: Sean Penn, Tim Robbins, Kevin Bacon, Laura Linney. Generoa: thriller / drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 137 minutu.  
34.zenbakia
Mystic River   *****
Dennis Lehanes idazlearen Mystic River eleberria hartu zuen oinarri Clint Eastwood interesgarriak thriller psikologiko ilun eta apart honetan. Dave, Jimmy eta Sean lagun minak izan ziren aspaldi. Denborarekin, baina, adiskidetasuna itzaliz joan zen. Xalotasuna galdu zuten egun lazgarriaz geroztik, hain justu. Gertaera samin batek —Jimmyren alaba gaztearen erailketak— bildu egingo ditu berriz ere. Sean polizia da eta adiskide zaharraren alabaren hilketa ikertzeko ardura dauka. Dave, berriz, hilketaren susmagarri nagusia da. Unforgiven western bikainaren egileak gizarte estatubatuarraren arima urratzen duen biolentzia itsuaren inguruan gogoeta egiten du drama gordin honetan. Sean Penn eta Tim Robbins aktoreen interpretazioa zirraragarria da. Maisulan benetakoa da.