Mutilen nortasuna bilatu zuen neska

Mutilen nortasuna bilatu zuen neska https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mutilen-nortasuna-bilatu-zuen-neska/@@download/image/2012438286Mundua_Guildford.jpg
2012/12/13
berria
Guildforden, Londres hego mendebaldean, 30 hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du Gemma Baker hogei urteko neska gazteak. Arrazoia? Facebook sare soziala erabilita hiru mutilen nortasunak hartu, eta horien bidez hamabost eta hamasei urteko neska gazteekin ligatzea. Baina ez Internet bidez soilik, baita bertatik bertara ere, arropa zabalak jantzita eta ahots grabea erabiliz haien familien aurrean ere azaldu baitzen. Pixkanaka, baina, nesketako batek usain txarra hartu zion egoerari; ez Baker neska zela susmatu zuelako, aldi berean hainbat nortasun zituelako baizik! Nesken mutil-lagun perfektua izan nahi omen zuen Bakerrek.