MusikGerrilla ekimenak lehenengo diskoa atera du

MusikGerrilla ekimenak lehenengo diskoa atera du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikgerrilla-ekimenak-lehenengo-diskoa-atera-du/@@download/image/20124276001Musikgerrilleroak2.jpg
2012/12/13
berria
'MusikGerrilleroak Vol.1' du izena eta Arabako hainbat musika talde gaztek grabatutako kantaz osatuta dago. Nahi izanez gero, online deskarga daiteke gazteiraultza.info atarian, eta jakina, proposamen berriak jasotzeko irrikaz daude.

Musikgerrilla proiektua 2011ko urrian sortu zen, mugimendu herritar, partehartzaile eta sortzaile gisa. GAZTEZULOn lehen asanblada haren berri eman genizuen.

Azken aldiko joera indibidualisten aurrean, musika talde gazteen arteko harremana, elkarlana eta baliabide banaketa sustatzeko helburua du ekimenak: "Kapitalismoak eta neoliberalismoak gazte adierazpideak xurgatu eta komertzializatzen dituzte euren etekinerako. Horrela, kultura, herriaren adierazpen eta nortasunaren adiera bat izatetik,  negozio, moda edo tresna izatera pasatu da. Guk, ordea, herritarrengandik kudeatu eta sortutako kultura aldarrikatzen dugu".

Kultura gizarte eraldaketarako arma gisa ulertzen dute, eta horregatik jarri diote MusikGerrilleroak Vol.1 izena aurreneko disko honi, gazteiraultza.info webgunean eskuragarri dagoena. Arabako hainbat musika talde gaztek hartu dute parte estreinako  honetan, baina hau hasi besterik ez da egin eta, horregatik, helbide elektroniko bat dute zabalik proposamenak jasotzeko: musikgerrilleroak@gmail.com