Musikarientzako EH Sona Lehiaketa bueltan da!

Musikarientzako EH Sona Lehiaketa bueltan da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikarientzako-eh-sona-lehiaketa-bueltan-da/@@download/image/zea_mays_1406626393.jpg
2014/07/29
berria
Talde zein bakarlari hasiberrientzako lehiaketa da Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona. Irabazleak Zea Mays taldearekin batera joko du Razzmatazz aretoan.


Edozein musika estiloa egiten duten eta euskaraz abesten duten taldeek eta bakarlariek har dezake parte lehiaketan. Euskarri digitalean grabatutako hiru abesti bidali beharko dituzte irailaren 28a baino lehenago.

Epaimahaia euskal musikarekin eta musika katalanarekin lotura duten pertsonek osatuko dute. Epaia urriaren lehenengoan jakinaraziko dute eta azaroaren 21ean irabazleak Zea Mays taldearekin batera emango du 30-50 minutako kontzertua Razzmatazz aretoan.