Musikariak Ikastetxeetan programa martxan da bigarren urtez

Musikariak kontzertu txiki bat eman ohi du eta euskal kulturaren inguruan mintzatzen dira gazteekin. Izandako arrakasta ikusirik Nafarroako Gobernuak berriz jarri du martxan egitasmoa. Aurten 41 musikari eta 191 saio burutuko dira. Nafarroako A eta D ereduko ikastetxe guztiek izango dute eskatzeko aukera eta hiru ikasturtez luzatu ahalko da.
Musikariak 50 minutuko saioak egiten dituzte 14-18 urte bitarteko gazteen aurrean bi ataletan banatuta. Aurretik, aipatutako euskal kulturaren eta musikaren inguruan hitz egiten diete gazteei eta kantuak sortzeko prozesua azaltzen zaie. Kontzertuaren ondoren galderetarako tartea irekitzen da. Horrela, ikasleek sortzaileek hartu-eman zuzena edukitzeko aukera dute.
Irailean jarriko da martxan eta aurtengo eskaintza bikoiztu egin da. Aurreko urtean 23 musikari zien, datorren ikasturtean 41 sortzailek hartuko dute parte. Horien artean daude Gari, Joseba Tapia, Mursego, Alex Sardui, Gorka Urbizu, La Basu, Ines Osinaga, Izaro Andres, Maite Larburu, Eñaut Elorrieta eta Mikel Urdaingarin. Horrela, ikasleek aukera dute bestela ezagutuko ez lituzketen sortzaileengana hurbiltzeko eta musikarientzat ere esperientzia zinez aberasgarria bilakatzen da.