Musikaria zara? Parte hartu Musiketxeak egitasmoan!

Musikaria zara? Parte hartu Musiketxeak egitasmoan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikaria-zara-parte-hartu-musiketxeak-egitasmoan/@@download/image/musiketxeak_1396366782.jpg
2014/04/01
berria

Musika talde bat eratu duzue? Bakarlari gisakonposatu dituzun kantak jendaurrean aurkeztu nahi dituzu? DJ bikaina zara etajendea dantzan jarri nahiko zenuke? Ez galdu Musiketxeak egitasmoak eskaintzen dizunaukera! Zabalik da Hileko Taldea lehiaketan parte hartzeko epea, apirilaren1etik 30era bitarte.


Musiketxeak egitasmoaren baitan, aurtenhirugarrenez antolatu dute Hileko Taldea lehiaketa. Lehiaketa honetan parte hardezakete Euskal Herriko zein Euskal Herrian gutxienez bost urtez erroldatutadauden talde, bakarlari eta DJek. Bete behar duten baldintza bakarra zera da,gehienez ere hiru disko izatea kaleratuta. Eta noski, lehiaketara aurkeztendiren kantek jatorrizkoak behar dute izan.

Lehiaketan onartuak izateko ondokoak bidalibehar zaizkie antolatzaileei: hiru kanta mp3 edo wma formatuan, biografia laburbat, taldearen edo bakarlariaren bi argazki eta riderra zehaztapen teknikoekin.Horietaz gaiz, zuzenekoren bat biltzen duen DVDa aurkezteko aukera ere zabalikdago dago, eta batzorde artistikoak kontuan hartuko du. Material guztiamusiketxeak@gmail helbidera bidali behar da apirilaren 30a baino lehen.

Parte hartzaile guztien artean, epaimahaiakbost aukeratuko ditu,  eta talde,bakarlari edo DJ horiek kontzertu zirkuitu baten parte izango dira datorreniraila eta abendua bitartean. Ezinbestekoa da, beraz, lehiaketara aurkeztendirenek datorren udazkenean kontzertuak eskaintzeko disponibilitatea izatea.

Musiketxeak2011. urtean jaio zen lau eragile kulturalen bat egitearen ondorioz: Jimmy JazzGasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko EmankorElkartea. Zabalik dagoen sarea da, eta hiru helburu nagusi ditu: zuzenekomusikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea, Euskal Herrikomusikari berrien harrobi sendo bat eratzea eta artista horien egitasmoakzabaldu eta ikusgai egitea.