Musikaren astea martxan Errenterian

Musikaren astea martxan Errenterian Simone de Beauvoirren 'Bigarren Sexua' estreinatuko dute asteazkenean, Asier Lopez beasaindarraren obra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikaren-astea-martxan-errenterian/@@download/image/Copia-de-Copia-de-Copia-de-cabecera-web-cast-2-1.png
2021/10/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Simone de Beauvoirren 'Bigarren Sexua' estreinatuko dute asteazkenean, Asier Lopez beasaindarraren obra.
Musikaren astea martxan Errenterian

Musikaste-ren 49.edizioa abian da Errenterian urriaren 23ra bitarte eta itxiera-eguna berreskuratuko du edizio honetan, kontzertu sinfonikoarekin. Pandemiaren ondorioz urrira aldatu badute ere, betiko helburuei eusten die: garai guztietako euskal konpositoreen musika ez hain ezaguna aurkeztea, antzinako musikatik autore klasikoen musikara, gaur egungo konpositoreei babes berezia emanez. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo erronketako bat euskal emakume musikagileen sorkuntza lanak aldarrikatzea eta hainbat jardunalditan euren parte-hartzea bermatzea izan da. 

Ostiralean Naroa Intxausti sopranoa, German Ormazabal piano-jotzailea, Alain Maya dantzaria, Garikoitz Mendizabal txistularia eta Gorka Hermosa akordeoilaria igo ziren oholtzara. Sarasate bikotea ere aritu da asteburuan. 

Asteazkenean, urriak 20, Asier Lopez Iraola beasaindarraren Simone de Beauvoir-en Bigarren Sexua estreinatuko dute Bilbao Sinfonietta eta Jone Martinez sopranoarekin. Irene Arraratsek solasaldia eskainiko du egun berean, berak egin baitu liburuaren euskarazko itzulpena. Ostegunean, berriz, Angel Unzuk Orain bere azken diskoaren aurkezpena egingo du laukote elektrikoan. 

Ostiralean abesbatzen eguna izango da eta Eragiyok Abesbatza, Donosti Ereski Kultur Elkartea, Landarbaso Abesbatza eta Andra Mari abesbatza arituko dira kantuan. Azkenik, urriaren 23an, Euskal Herriko Gazte Orkestra izango da, Ruben Gimenoren zuzendaritzapean. 

Egitarau osoa sarean aurki daiteke eta ekitaldietarako sarrerak, berriz, hemen eskura daitezke.