Musikal beldurgarria

Izenburua: Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street
Zuzendaria: Tim Burton
Aktoreak: Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Alan Rickman
Hollywooden gero eta tarte txikiagoa dago bihurrikeriak egiteko. Zorionez, oraindik ere badira halakorik egiten ahal duten zuzendariak; pizti bitxiak dira, baina aretoak betetzen dakitela agerian utzi dutenez, ohi baino askatasun handiagoa dute. Haietakoa da Tim Burton, Mikel Urmenetaren estetikaren arabera orrazten den zinemagile handia. Betirako haur izan nahi duen sortzaile irudimentsua.
Azken lana ekarri digu Burton jaunak, eta berriro ere, ezuste batekin dator. Oraingoan film musikala egin du, betiko estilo gotikoa baztertu gabe. Musikala diogunean, ez dugu esan nahi filmak han-hemenka jarritako hiruzpalau abesti dituela, ez: Jacques Demyren lanetan bezala, ia film osoa kantatua da.
Hortaz, aktore protagonistek erronka itzela zuten; pertsonaiei sinesgarritasuna emateaz gain, abestu ere egin behar zuten. Beharbada horregatik, Burtonek konfiantzazko bi aktore aukeratu ditu: Johnny Depp eta Helena Bonham Carter.
Johnny Depp Burtonen aktore kuttuna da: bost alditan lan egin dute elkarrekin, eta ezinezkoa da haien ibilbidea ulertzea elkarri egindako ekarpena aintzat hartu gabe. Elkarrekin lan bikainak egin dituzte; hala nola Edward Sccisorhands, Ed Wood edo Sleepy Hollow. Depp lehen aldiz ikusiko dugu kantari; aktoreak pozik gelditu dela esan du, eta David Bowie handiarekin konparatu du bere burua (!).
Bonham Carterrek are harreman estuagoa du Burtonekin, zuzendariaren bikotekidea baita. Kondairak maitasuna eta lana bereizi behar direla dioen arren, askotan jarri da Bonham Carter Tim Burtonen esanetara. Kontua da, kasu honetan, bien arteko harreman pertsonala oztopo bihurtu zela: filmatzen hasi berritan, Bonham Carterrek haurdun zegoela jakin zuen, eta horrek hainbat arazo sortu zituen. Hala ere, filmaketa amaitu ahal izan zuten.
Musikala da filma, baina Burtonengandik ez espero eztitasun handirik. Iluna eta odoltsua da istorioa; Benjamin Barkerren nahigabeak dira ardatz nagusia. Bizargilea da Barker, eta emaztearekin eta alabarekin bizi da Londresen, zoriontsu, itxuraz. Baina epaile batek bere emaztea gutiziatzen du, eta Barker erditik kendu nahian, kartzelara bidaliko du. Barkerrek hamabost urte emanen ditu espetxean, eta handik ateratakoan, mendeku hartu nahiko du, Sweeney Todd izena hartuta. Mrs. Lovett ezagutuko du, eta elkarrekin hainbat hilketa eginen dituzte.
Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street Tim Burtonen hamahirugarren film luzea da, baina zenbaki madarikatua ez da oztopo izan kritikaren laudorioak jasotzeko. Aurrera begira, Burtonek bi proiektu berri ditu esku artean: Burtonek berak egindako animazio labur baten luzapena, eta Alice in wonderland, Lewis Carrollen liburu ezagunaren egokitzapena.