Musika, zinema, komikia, moda, argazkilaritza eta artea Kutxa Kultur Zirkuituaren ardatzak

Musika, zinema, komikia, moda, argazkilaritza eta artea Kutxa Kultur Zirkuituaren ardatzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-zinema-komikia-moda-argazkilaritza-eta-artea-kutxa-kultur-zirkuituaren-ardatzak/@@download/image/20112108313sony-hdr-z7u-hdv.jpg
2012/12/13
berria
Musika, zinema, komikia, moda, argazkilaritza eta artea Kutxa Kultur Zirkuituaren ardatzak
Gazteei zuzendutako ekimena da eta urte bukaera arte iraungo du. Musika zaleek, moda zaleek edota argazki edo bideo kamerarekin trebeak direnek badute Kultur Zirkuituan parte hartzeko aukera.

Hona hemen, xehe-xehe ekimena arloz arlo:

Musika
Hamar talde aukeratuko dituzte, gutxienez, eta kontzertuak emango dituzte Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Lasarte-Oriako Jalgi Kafe Antzokian, Zarauzko Gaztelekuan, Bergarako Tartufon eta Iruneko Cafe Irunen maiatza bitartean. Ondoren, udaran, Kuxak babestutako jaialdietan joko dute - Olatutalka jaialdian, Mundumiran, Hondarribia Blues, Jazzaldia...-. Azkenik, Facebook bidez boto gehien jasoko dituzten bi taldeek puntako talde banarekin joko dute Belodromoan eta Kursaalen.

Zinema lehiaketa
Iaz bezala, film labur lehiaketa express egingo dute. Parte hartzaileek maiatzaren 21ean eta 22an film laburra egin beharko dute. Sariak 1.000, 600 eta 300 euro izango dira hiru film onenen egileentzat.

Komiki lehiaketa
Kutxa Kultur Comicek marrazkilari hasiberriak ezagutarazi nahi ditu. Hil honetan bertan irekiko da izena emateko epea eta uztailaren erdialdera arte aurkez daitezke lanak. Sariak: 900, 400 eta 200 euro.

Kultur moda
Joan den urtean bezala, diseinatzaile gaztek euren sorkuntzak erakutsi ahal izango dituzte Donostian, urrian. Uztailaren 30a arte eman daiteke izena.

Camera Stylo
Argazkilaritza lehiaketa ere egingo dute, baina berezia izango da, argazkiek istorio bat kontatu behar baitute. Ekainera arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Sariak: 900, 400 eta 200 euro.

Artea
Joan den urtean erakutsitako eta landutako lanak erakutsiko dituzte Artelekun.