Musika, lengoaia unibertsala

Musika, lengoaia unibertsala Gizakiok modu berean erabiltzen dugu musika, berdin lasaitzeko, animatzeko edota sendatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-lengoaia-unibertsala/@@download/image/music-notes-map-of-the-world-map-michael-tompsett.jpg
2020/01/31
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gizakiok modu berean erabiltzen dugu musika, berdin lasaitzeko, animatzeko edota sendatzeko.
Musika, lengoaia unibertsala

Denok bagenekiena konfirmatu du AEBetako Harvard Unibertsitateko ikerlari talde batek; musika lengoaia unibertsala da. Azken ehun urteetan etnografoek erregistratutako 315 kulturetako abestien base datu erraldoiari esker lortu dute egiaztatzea; ez da lan erraza izan, eta munduko 30 eremutako 5.000 kantu baino gehiago ikertu dituzte ondorio horretara iristeko, erritmoak, tonuak zein abestia interpretatzeko testuinguruak aztertuz.

Ikerlariek bost urte igaro dituzte herrialdetako liburutegi eta bildumetako grabazio eta artxiboak ikertzen, eta ikerlanaren emaitzari‘The natural history of song’ (Kantuaren historia naturala) izena ezarri diote. Aldiz, ikerketaren emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte (‘Universality and diversity in human song’). 

LAU TESTUINGURU

Ikerketa etnomusikologikoak zehazten duenez, munduko musika lau testuinguru enborretan banatzen da; haur zaintza, gaixoen zaintza, dantza eta maitasunaren adierazpena. Emaitzak ‘The Music Lab’-ek landutako infografietan ikusi daitezke, eta bertan zehazten dene moduan, helburu berekin konposatutako abestiek ezaugarri berak dituzte. Hala, dantzarako musikak erritmo konplexuagoak ditu; aldiz, gaixoei zuzendutakoak ez horrenbeste. Amodioarekin lotutako kantuek melodia konplexuak dituzte, eta aldi berean, erritmo sinpleak; eta sehaska-kantuek melodia zein erritmo errazak dituzte.

Patroi horiek errepikatu egiten dira mundu osoko kultur musikaletan, eta ez hori bakarrik; kultura ezagutu gabe, munduko edozein txokotako entzulek identifikatu ditzake testuinguru horiek abestien lehen 14 segundoak entzunez. Eta gure garunak musika egiteko diseinatuta badaude?