Musika jaialdirik ez 2021. urtera arte

Musika jaialdirik ez 2021. urtera arte Ez da musika jaialdirik, ezta kontzertu erraldoirik egongo 2021. urteko udazkenera arte aditu batek adierazi duenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-jaialdirik-ez-2021-urtera-arte/@@download/image/960x0.jpg
2020/04/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ez da musika jaialdirik, ezta kontzertu erraldoirik egongo 2021. urteko udazkenera arte aditu batek adierazi duenez.
Musika jaialdirik ez 2021. urtera arte

Mundua stand by egoeran dago koronabirusaren erruz, eta zuzeneko musika ekitaldiak izan dira honen eragina hurbilen sentitu dutenak. Izan ere, hamaika ekitaldi atzeratu edo bertan behera  utzi beharrean aurkitu dira talde zein antolatzaileak. 

Egia da, oraingoz, optimismo gehiegizkoan, badaudela zenbait udako jaialdia zutik, euren datak mantenduz. Pandemiaren eboluzioaren eta agintarien erabakien zain daude. Haatik, udaberrian ospatu behar ziren guztiak atzeratuak ala bertan behera gelditu dira. 

Inork ez daki etorkizunak zer ekarriko digun, baina aditu estatubatuar batek ausartu da zerbait aurreikustera: zuzeneko musika ez da itzuliko 2021. urtera arte.

The New York Times egunkariak bultzatutako eztabaida batean Zeke Emanuel, Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari orokorraren aholkulariak, adierazi du ez duela ulertzen nola ari diren antolatzaile asko 2020. urte bukaerarako atzeratzen ekitaldiak, ez baitu bideragarria ikusten berak. “Uste dut ekitaldi hauek izango direla itzultzen azkenak” esan du gordinki. “Errealistak izanda ekitaldi goiztiarrenak 2021eko udazkenean itzuliko dira”.

Ekonomia berriz ere martxan pausuka egin behar dela garbi utzi du eta jende andana biltzen dituen ekitaldiak itzultzeko oraindik denbora asko falta dela argitu nahi izan du.

Munduko musika jaialdi handienek jada bertan behera geldituko direla aurtengo edizioak komunikatu dute. Horien artean dago Glastonbury jaialdi ezaguna. Bartzelonako Primavera Sound-ek atzeratzea erabaki du oraingoz. 

Gurean EHZ bertan behera
Osasun larrialdiak sortutako krisia dela eta Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileek ekainaren 26, 27 eta 28an Irisarrin ospatzekoa zen jaialdia bertan behera uztea erabaki dute.

Erositako sarrerak baliagarriak izango dira datorren ediziorako. Hala ere, dirua itzultzea nahi duenak badu aukera kom@ehz.eus helbidera idatzita.