Musika eskaintza zabala Gazte Totagunean

Gazte Topagunerako guztia prest dago, eta jada jakinarazi dute zein talde ariko diren bertan. Mota guztietako taldeak izango dira, gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza da eta; plaza giroko taldeak, talde gogorrak... Gu ta Gutarrak, Katamalo, Amaiur, Ken 7, Sorkun & Vice presidentes, Anestesia...
Urtarrilean aurkeztu zuen Gazte Topaguneak Hesianek (eta Urko Desoreka "Txitu", Iban Nikolai, Txoni Zo-zongo, Markel Adikune eta Alaiak Martinek) osatu duen aurtengo topaguneko abestia: Zeru Gorriko Egunak. Otsailean kaleratu zen Musikherriaren ekimenez independentziaren aldeko CDa 18 talderen abestiekin (Hesian, Txurrustada, Feos pero majos, Aketza, Skatu, Gartzen, SKT Sekuentzia, Apurka, Izate, Arkada, Oliba Gorriak, Zahil, Akto reflejo, Kloratita, Raperos de Emaus, Lur jota, Xopapo eta Karratua borobila da).
Orain Gazte Topagunean bertan izango diren musika taldeen zerrenda duzue hemen:
Ostirala, martxoak 21:
Lehen orduetan trikitilariak, batukadak eta Hamaika Bertute-ren bertso poteoa izango dira. Kontzertuei dagokionez Gu Ta Gutarrak taldeak irekiko du Gazte Topagunea 08 gaztetxean.
Gu ta Gutarrak: Bertsoa eta musika eskutik helduta dabiltza proiektu berri honetan. Aurrez ere 7 Eskale proiektuan elkarrekin aritu ziren Unai Iturriagak, Igor Elortzak eta Josu Zabalak (Hertzainak taldeko kide izandakoa eta hainbat musikarirekin aritua harrezkero) proiektu berria gauzatu dute Xanpe (PiLT, Denbora, 3, Minus eta Game over) eta Aitor Rubiorekin (besteak beste Mikel Urdangarinekin hiru disko grabatu ditu). Erritmo berrien bila aritu dira eta jotzen duten aldiko kolaboratzaile bereziak bilatzen dituzte.
Gauean karpa txikian Edan eta Dj Bull arituko dira
Edan: Egan taldearen bertsioak egiten hasitako taldea dugu, izena lekuko, baina errepertorioa asko zabaldu dute. Jantzi bereziekin iristen dira taulara.
DJ Bull: Girorik ez da faltako honekin. Diskoak jartzen ditu, baina ez datorkio hortik bere goitizena: Lagunekin AEK-k antolatutako jaialdi batera joan nintzen eta justu aurreko egunean ilea moztu nuen, motz-motz; telesail famatu bat zegoen ( Juzgado de guardia ) orduan telebistan eta bertan nire antza zuen aktore bat zegoen. Bull deitzen zen , eta, ordutik, hala deitzen didate denek. Bestalde , Dj.-ren esanahia ez da ingelesezko Disc Jockey, baizik eta gaztelaniazko De Jota-tik (parrandan ibiltzea ) dator.
Karpa handian Amaiur, Xikinkei, Etsaiak eta Latzen
Amaiur: Plaza giroko taldea da Amaiur, erromeri girokoa, baina erromeri bereziak egiten dituena. Jende gaztea eta tikiaren soinua gidari dutela aritzen dira.
Xikinkei: Eskualdeko taldeek ere tarte berezia izango dute aurtengoan. Xikinkei alde gaztea da. Hardcore melodikoaren inguruan dabilen punkrocka, baina ukitu asko jasotzen dituena euren nahasketa berezietan. Kalean dute maketa bat eta berriki Donostiako Piraten lehiaketan bigarren postua lortu zuten.
Etsaiak: Disko berriarekin dabiltza lekeitiarrak, Apurtu arte. Zuzeneko indartsua du, eta azken diskoko abestiak entzuteko aukera izango da.
Latzen: Oñatiko heavy taldea itzulera bira luzatzen ari da. 90eko hamarkadako metal talde esanguratsuenaren Infernuko Ateetan Tour itzulera bira GT"08ko karpara iritsiko da. Zuzeneko bira honetatik DVD eta CD bana sortuko dituzte.
Larunbata, martxoak 22
Dianarekin hasiko da GT"08ko bigarren eguna. Goizean Gazte Txalapartarien II. Topaketak izango dira eta eguerdian musika maratoia hasiko da Musikherriaren eskutik (laster informazio guztia eskuragarri).
18:00tan Gaztetxean Gose taldea izango da.
Gose: Trikitixa eta elektronika eskutik helduta datoz Goserekin. Erritmo lasaiak, dotoreak eta malguak elektro-jazzaren tankerako abestiak dituzte.
Gauean karpa txikian Etam, Anestesia eta DJ Lpunto izango dira.
Etam: Eskualdeko talde honetan batu dira proiektu ezberdinetan aritutako hainbat pertsona. Anestesiaren kontzerturako aperitif egokia izango dira.
Anestesia: Kontzertu gehiegi ez ditu eskaintzen Anestesiak baina Terapia diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen dute oraindik ere, tximak astintzeko banda ezin hobea. Gitarra zorrotzak, bateria indartsua eta baxu ilun eta gogorra, eta denen buruan Ibonen gorrotoaren ahotsa.
DJ Lpunto
Karpa handian Sorkun & Vice presidentes, Ken7, Koma eta Des-kontrol
Sorkun & Vice presidentes: Ameriketako Estatu Batuetatik datoz disko berria grabatua; GT"08 izango da proiektu berria bere handitasunean gozatzeko lehen aukera. Sorkunek Rock eta Stoner giroetara bideratu dute proiektu berria, oraingoan Vice presidentes taldearen laguntzarekin. Ez da zalantzarik, zuzeneko indartsua eskainiko dute!
Ken 7: Antzokiak eta eserite egoteko lekuak alde batera utzita benetako rock kontzertua eskaintzera etorriko da Gernikako taldea topaguneko karpa handira. Argiak izeneko diskoaren aurkezpen lanetan dabiltza eta disko berriko kantuez gain ezagunenak ere entzun ahalko dira. Sona handiko taldea, ez Euskal Herrian soilik, Catalunyan ere arrakasta itzela izan baitute.
Koma: Iruñeko taldea ere disko berriarekin dator GT"08ra, Saqueo izenekoa. Metala eta umore berezia uztartzen dituzte euren kantuetan; zuzeneko talde indartsua dugu, batez ere, Brigi abeslariaren indarraz eta kemenaz.
Des-kontrol: Arrasateko taldeak argi erakutsi du punk oi! talde esanguratsuena dela Euskal Herrian, eta baita kanpoan ere. Ukabilak altxa eta zuzeneko indartsuarekin gozatzeko taldea da, zalantzarik gabe.
Igandea, martxoak 23
Igandean ere dianak eta txarangak izango dira egunari lehen doinuak jarriko dizkietenak. Eguerdian trikitilarien topaketak izango dira eta herri gunean dultzaineroek, Erdizka Lauetan eta Txortains taldeak hartuko diete lekukoa. Gaztetxean Bertso-Hop eta iluntzean Katamalo taldea izango dira.
Erdizka lauetan:
Txortains:
Bertso-Hop:
Katamalo: Bihotz Bakartien Klubak abian jarritako egitasmo berria du, oinarrian Gotzon Barandiaranen poesiak dituena. Pasa den udazkenean 6 kantuz osatutako diskoa kaleratu zuen oinarria Larrabetzun duen talde honek. Gaztetxez gaztetxe eta aretoz areto lan hori ezagutarazten dabiltza.
Gauean gaztetxean musika baterajotzea izango da eta karpa txikian Desoreka eta Tximeleta taldeak izango dira.
Musika baterajotzea: Ekimen berezi honekin musikarekin jolasteko aukera paregabea izango da. Musika tresna ezberdinak eskenatokian, dozenaka musikari parean denen artean sortuko den pupurria izango da musika baterajotzea.
Desoreka: Lezoko taldea disko berria grabatzen ari da Garate estudioan. Urte askotako esperientzia duen taldea da, aurrez Gaztelupeko Hotsakekin grabatu zuten diskoa. Gainera, GT"08ko Zeru Gorriko Egunak abestiaren osaketan partaide izanda Urko "Txitu" abeslaria.
Tximeleta: Gauari dantza giroko amaiera emateko gonbite ezin hobea da talde nafar hau, erromeria, dantza eta giro ona gaua amaitzeko.
Karpa handian, berriz, Hesian, Canteca de Macao, Banda Basotti eta Esne Beltza taldeak arituko dira.
Hesian: Sakanako zortzikote gazte honen eskutik iritsi zaizkigu aurtengo topaguneko lehen doinuak (Zeru gorriko egunak). Ametsen ahots indartsuarekin, gitarra politekin, tronpeta eta saxoaren joko interesgarriarekin punk-rock musika lantzen dute. Berezia haizeek egiten dioten ekarpena, dantzarako aukera ederra eskaintzen baitute.
Canteca de Macao: Hiru urte inguru dituen talde hau Madrilgo kaleetan jotzetik jaialdi handietan jotzera igaro da; mestizaia eta nahasketa dituzte euren musikaren oinarrian eta pixkanaka hazi den taldea da. Hegoaldeko erritmo epelekin iritsiko dira Euskal Herrira.
Banda Basotti: Euskal Herrian aurkezpenik behar ez duen talde italiar mitikoa. Zikloa isten dute Gazte Topagunean, 1994ko Etxarriko lehen edizio hartan ere gurean izan baiziren. Euskal Herriarekin eta herri honen askatasunerako borrokarekin konpromisoa eta lotura mantendu duen taldea da.
Esne Beltza: Oraindik taula gainera jauzi egitekotan den musikari ezagunen proiektu berria. Gazte Topaguneko karpa handian joko dituzte argitaratzear duten diskoa. Gainera, herri honetan erreferentzia izan diren hainbat talderekin aritutako musikariak izanik abesti ezagunak gozatzeko aukera ere izango da. Esne Beltza dira: XABIER SOLANO (Fermin Muguruza,The solanos, Etzakit) SERGIO PATXUKO (Joxe ripiau, The solanos) JONTROMBON eta HARITZ LONBIDE (Fermin Muguruza, Ttak) IBAN ZUGARRAMURDI (Baldin Bada, Su ta gar) PELLO GORROTXATEGI (Izotz, Karidadeko benta) JON MARI BEASAIN (Etzakit, Mal de ojo) AITOR ZABALETA (Etzakit, Izotz) DZ - Dj Zigor (Fermin Muguruza, Selekta kolektiboa).
Astelehena, martxoak 24
Azken egunean ere ez da musikarik faltako, goizean dianak, Zpeiz Mukaki taldea eta bertso saioa izango dira. Bazkal ostean Petti¬-k itxiko du aurtengo Gazte Topaguneko musika eskaintza.
Zpeiz Mukaki: Desafioak, makil dantzak, aurreskuak baina Sarri-Sarri eta beste hainbat doinu berri bateratzen dituzte Lapurdi eta Baxe Nafarroako gazteok; euskal dantzen eta rockaren fusio bereziaz gozatuko dugu GT"08n azken egunean.
Petti: Lau eguneko jaialdia amaitzeko ahots ezin hobe bat. Berako musikariaren ahots berezi eta indartsuak baretuko du etxerako buelta. Rock sustraidun musika jorratzne du, folk eta country doinuei keinu eginez.