Musika elektronikoarekin DANTZ-atzeko prest?

Hilabete hasieran aurreratu genizuen bezala, hemen da Dantz, Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea. Bigarren urtez egingo dute Donostian, eta ostegun honetan hasiko da, hiru egunez luzatuz festa. Gazteszena eta Tabakalerako patioa izango dira agertokiak.
Iaz bi egunez egin zuten jaialdia, eta izandako arrakasta ikusita, aurten hiru egunetara luzatu dute. Hala, edizio honetan guztira 45 artistek parte hartuko dute, eta horietako 23 emakumeak izango dira. Ostiralean eta larunbatean Egiako Gazteszenan egingo dituzte musika gauak.
Izen handiak
Zaila da izenak azpimarratzea aurtengo egitarauan, baina Nathan Fake bezalako artista famatua (mundu osoan ezaguna den The sky was pink abestiaren sortzailea), SAMA´ (Palestinako lehen techno DJ emakumea), Rival Consoles (nazioarteko mailan asko garatzen ari den produktorea), JASSS (Asturiaseko DJ oso ezaguna Europa mailan), Deena Abdelwahed (Tunisiako produktore eta DJ-a, bere sustraietako musika elektronikoan islatzen duena), El_Txef_A (gaur egun, Euskal Herriko Dj-rik ezagunenetakoa nazioarte mailan) edota Nazira (Kazakhstan-eko DJ-a, bere inspirazioa bere herrialdearen isolamenduan oinarritzen duena) bezalako artistek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Ez duzu galduko, ezta?
Sarrerak
Sarrerak www.dantz.eu Web orrialdean daude salgai. Hiru bonu mota desberdin daude salgai:
Ostiraleko Bonua Patio + Gazteszena: 12 Euro
Larunbateko Bonua Patio + Gazteszena: 18 Euro
Dantz Bonua (aurreko guztia): 26 Euro
*Adi: Web orrialdeko bonuak abuztuak 30eko 23:59ak arte egongo dira soilik salgai. Abuztuak 31n eta irailak 1ean sarrerak Tabakaleran eta Gazteszenan egongo dira salgai, baina jarduera bakarrentzako izango dira, ez dira bonuak salduko.