Musika edo arte eszenikoen proiektu bat duzu? Katapulta Tour Gipuzkoa!

Musika edo arte eszenikoen proiektu bat duzu? Katapulta Tour Gipuzkoa! Eman izena hilaren 22a baino lehen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musika-edo-arte-eszenikoen-proiektu-bat-duzu-katapulta-tour-gipuzkoa/@@download/image/katapulta.jpg
2018/01/12
albiste-laburra
Eman izena hilaren 22a baino lehen!

Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi profesionalentzat Katapulta Tour Gipuzkoa deialdia ireki dute; hala, hilaren 22a baino lehen izena ematen baduzu, zure proiektua garatzeko laguntza lortu dezakezu.

 

Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dituzte, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. 2018an Gipuzkoan egingo den zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratuko dira bertan.

 

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuituan parte-hartu zuten artistak ezagutu nahi?

Hautatutakoei honako hau eskainiko zaie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa

OINARRIAK IKUSI