Musika buruan
 
          
        
      
    Aluzinazio musikalak dituen emakume batek, lau urtez izan du How Much is that Doggie in the Window? kanta buruan iltzatuta. 65 urteko Susan Rootek etengabe entzuten du musika bere buruan. Musical tinnitus bezala ezagutzen den gaixotasuna da hainbat pertsonak buruan soinuak entzutearen arduraduna. Susanek dioenez, lau urtez iraun dio kanta berak buruan. Hortaz, aurrekoarekin amaitu eta orain Somewhere Over The Rainbow entzuteari ezin utzita dabil.
                  
                
              
 
                           
                           
                          