Musika beltzaren erreinuan

Musika Beltza deiturikoa inoiz sortu ez balitz, nolakoa izango zen mundua? Oso gauza aspergarria eta grisa izango zen, seguru. Erreportaje honetan, labur-labur, Musika Beltzaren unibertsoan ez galtzeko oinarrizko hiztegia eskaini nahi dizuegu. Musika beltzaren estilo batetik bestera ibili gara, etiketa eta definizio oro musikarentzat kartzela moduko zerbait dela jakin arren. Datorren hilabetean, musika elektronikoaz jardungo dugu...
Musika estiloek, teorian, musika sailkatzeko eta definitzeko balio dute. Praktikan, baina, ez da horren erraza. Zeren arabera sailkatzen da musika bat edo beste, estilo batean edo bestean? Erritmo kontua da? Erabilitako instrumentazio edo grabazio teknikaren araberakoa ote? Kanten tematikak zerikusia al du? Taldekideen itxura edo estetikari begiratu behar zaio? Musika egin edo grabatu deneko urteak -edo garaiak- garrantzia du?
Galdera mordoa dira, zoratzeko adina. Zorionez, esan bezala, musika ez da zientzia matematikoa, eta definizioen eremua gainditzen du. Oro har, musika estiloen arabera sailkatzea beti izango da eztabaidagarria. Batetik, musika estiloen mugak ez dira batere argiak. Bestetik, musika eraldatzen ari da etengabe, gizakien antzera. Gainera, gaur egun gero eta harreman handiagoa dago estiloen artean. Batzuetan, harreman horiek maitasunezkoak dira, eta beste batzuetan, aldiz, gorroto handi samarrekoak.
Musikarena gustu kontua da, eta musikarekin gozatzea, sentitzea eta ikastea (edo gozaraztea, sentiaraztea, eta erakustea) da garrantzitsuena. Gisa horretara, uste baino garrantzi txikiagoa du musika bat modu batera edo bestera izendatzeak. Musika estiloak erreferentzia modura erabili beharko genituzke, musikaren unibertso zabal honetan zertaz ari garen jakin dezagun: gure burua kokatu, eta gutxigorabehera, non gauden jakin dezagun. Besterik gabe.
"Niri bakarrik musika hau gustatzen zait, onena da, eta beste guztia kakazaharra da. Ez dut beste ezer entzun nahi". Askotan entzun ditugu horrelakoak, eta tankera horretako esaldiek zentzu handirik ez dutela pentsatu izan dugu beti. Zergatik jarri behar dizkiogu horrelako mugak gure buruari? Ez du zentzu handirik, ezta? Izen eta moden gainetik, musikarekin ikasi eta goza dezagun!
Musika beltzaren zuhaitza
Zertaz ari gara "Musika beltza" diogunean? Musikak ba ote du kolorerik? Lehenik eta behin, definizio guztiak oso subjetiboak direla azpimarratu nahiko genuke, eta definizioa egiten duenaren arabera, musika bakoitza hainbat eratara definitu daitekeela. Lehenik eta behin, gure ustez musika beltza ederra eta positiboa dela esango genuke. Beltza hitzari zentzu txarra, ezezkorra, eman nahi izan zaio gure gizartean (diru beltza=legez kanpokoa; katu beltza=zorigaitza; egun beltza, beltza=zikina...). Eta ez du zergatik horrela izan behar. Esamolde hauek beltzekiko arrazakeriarekin zerikusia ote dute? XIV. eta XV. mendeetan, portugesak eta espainiarrak esklabutzan hasi zirenean, beltzak maila "baxuagokoak" zirela uste zen (usteak erdi ustel: beltzak "basatiak" zirela esaten zen, basatia izatea gauza txarra izango balitz bezala!).
Pentsamendu hori aitzakiatzat hartuta, koloreko pertsonak Ameriketara eraman zituzten, eta soroetan, abereak bailiran, lan gogorrak egitera behartu zituzten. Abere "basati" haiek nortasuna zuten, ohiturak zituzten, hizkuntzak, historia, sinesmenak... gizaki zuri "jakintsuak" horiek guztiak ezabatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.
Hala, ahozko tradizioaz baliatuta, kanten bidez, esklabu beltzek beren izaera eta nortasunari eutsi zioten, neurri batean behintzat. Ahozko tradizio horren garapenetik sortutako musikari deitzen diogu, modu orokorrean, Musika Beltza.
Enbor bera izan arren, etengabe handitzen ari den eta adar ugari garatu dituen zuhaitz zahar eta sendoa da Musika Beltza. Jarraian, modu labur eta oso subjetiboan, zuhaitz horren adarretako batzuk aipatuko ditugu.
BLUESA
Lamentuzko musika. Jazarpena eta sufrimendua norbere larruan bizi dituenaren garrasi musikatua. Ahotsarekin hasieran, eta instrumentazio sinpleaz lagunduta ondoren (Rhytm & Blues), aldaketa handiegirik gabe iritsi da gure artera. Klasikoak: John Lee Hooker, Muddy Waters eta zure gustoko edozein.
GOSPELA
Fededunaren musika. Ahotsa da gizakiak duen istrumenturik baliotsuena. Eliz kantak. Gospelak kristautasuna eta afrikar eriljioak uztartu ditu, eta bluesarekin gertatu bezala, aldaketa gutxi izan ditu sortu zenetik gaur egun arte. Klasikoak: AEBetako hegoaldeko edozein eliz abesbatza.
JAZZA
Askatasunaren musika. Mugak apurtu, jolastu eta esperimentatzeko musika. Estilo librean. Garapen handia izan du historian zehar, eta azpiestiloak ere kontaezinak dira: Latin Jazz, Be Bop, Nu Jazz Klasikoak: kontaezinak.
SOULA
Arimaren musika. Kaleratu itzazu barruan dituzun sentimenduak, garrasi egin, eta biluztu zaitez. 60eko hamarkadan, AEBetako afroamerikar komunitatearen bozgorailu izan zen, itzaletik atera eta arrakasta komertzialaren argia ikusi zuen; beti ere, zurien moraltasuna mindu gabe. Gure klasikoak: Marvin Gaye, Curtis Mayfield eta Aretha Franklin.
FUNKA
Zentzuen musika. Ukitu, usaindu eta dasta ezazu. Erritmoa eta izerdia. Afrika eta Ipar Amerikaren arteko konexioa. Zikina. Soularen eta bluesaren anaia galdua. 70eko hamarkadan, AEBtako afroamerikar "zintzoak" "gaiztotu" zituen. Aldarrikapenerako musika, inposaturiko araurik gabe. Betiko klasikoak: James Brown, George Clinton eta Sly Stone.
DISCO MUSIKA
Gozamenerako musika. Dantzatu eta gozatu. Ahaztu eguneroko bizimodua. Sexu askatasuna, loturarik gabe. Afroamerikar iraultzaileek eta zuri "garbiek" demonizatuta. Bonboaren erreinua. Klasikoak: Chic, Sister Sledge eta Gloria Gaynor.
RAPA
Hitz musikatua. Hitza eta poesia erritmoaz maitemintzen dira. Kaleko bozgorailua sorreran, eta industriaren diru iturri nagusia, gaur egun. Break dantza eta grafitiarekin batera, Hip-Hop kulturaren funtsezko osagaia. Ezinbestekoak: Public Enemy, N.W.A. eta Arrested Development.
REGGAEA
Ibai eta basoen musika. Jamaikan sortu eta mundu osora zabaldu den bibrazio positiboa. Musika topikoen adibide, eta estiloen barruko aberastasunaren erakusgarri. Urteak pasa ahala, "rigi" esaten diote batzuek "rege" esan nahi duten arren. Ezinbestean, inguruneari lotuta sortu zen musika. Askoren artean: Dennis Brown, Burning Spear eta Abyssinians.
BRASILGO MUSIKA
Berez, erreportaia oso bat merezi lukeen definizioa; estilo bakarra baino, herrialde izugarri handian sortutako hamaika estilo jasotzen dituelako. Gure artean ezagunenak: samba, bossanova eta batucada dira. Munduko edozein erritmo hartu, eta bertan sortua balitz bezala, interpretatzeko gaitasuna duen herrialde miragarria da Brasil. Aberatsa.
AFRIKAR MUSIKA
Gure ezjakintasunaren adibide den izendapena. Hau ere, aurreko definizioa bezala, kontinente oso bateko ehundaka herrialdek milaka urtetan sortutako aberastasun musikala laburbiltzen saiatzen da. Etorkizunari begira, munduan sortuko diren erritmo berri eta kitzikagarrienen sehaska.