Musica ordenada

Zero Records disketxe madrildarra maila oneko taldeak biltzen ari da bere inguruan. Lerroartera dakarkigun hau Freak XXI taldeak laster kaleratuko duen disko berriaren aurrerapena da. "Black Hat Man" eta "Psycho Crime" kantuak musika elektronikoaren eta metal pisutsuaren uztarketa dira, oso gora, agian goregi, iritsi nahi duen ahotsean oinarrituta. Kantu luzeak eta ezusteko gutxi. Disko osoa entzun arte itxaron beharko.