Music To Make Love To Your Old Lady By

Argi erregulatzailea ahalik eta baxuen, izen amaigabedun diskoa martxan jarri gau erromantiko bat pasatu nahi baduzue... Trip Hop proiektu hau Mike Patton, Dan the Automator, Jennifer Charles eta Kid Koala kideek gorpuztu zuten 2001ean; Gorillaz, Elysian Fields, Faith No More eta beste hainbeste egitasmoen inguruan ibilitako musikariek. Charlesen eta Pattonen erregistro ezberdinek, baseen lasaitasuna moteldu edo are gehiago aztoratzen dute orgasmoraino iritsi arte, Book of the Month piezan bezala. Anger Management eta Sex (I´m a) moduko abesti erotikoek definitzen dute diskoaren jarrera.