Museoak, asteburuko protagonista

Larunbata, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun bereziaren harira, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak, Donostiako Untzi Museoak eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak bat egin dute erakusketak herritarrengana hurbiltzeko asmoz.
Sormena, azkartasuna, ezagutza eta jakintza dira, besteak beste, egungo gizarteak ezinbesteko dituen balioetako hainbat, eta horiek indartu eta jendartea eragile aktibo bilakatu dadin, museoek ere zeregin garrantzitsua dutela aditzera eman du ICOM Nazioarteko Museoen Kontseiluak. Horretarako, ateak zabaldu eta azken urteetan izandako eraberritze prozesua ikusaraziko dute jarduera interesgarriz osaturiko egitarauaren bidez.
Larunbatean bertan, maiatzak 18, hainbat ekimen eskainiko dituzte Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak, Donostiako Untzi Museoak eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Asteburu osoan zehar, halaber, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte, eta bisita gidatuak, gymkhanak, film proiekzioak eta gauez museoa bisitatzekoa aukera eskainiko dituzte, besteak beste.
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin lotura museo bakoitzaren web orrira.
Zure ahotsa museora
Aurtengoan, gainera, Museoak zu entzun nahi zaitu! ekimena abiatu dute hiru museoek elkarlanean. Helburua bisitarien iritzia entzun eta gainerako herritarrentzat museoan entzungai/ikusgai jartzea da. Nolakoa litzateke zure ametsetako museoa? Zer eskatzen diezu museoei? Zeri buruzko museoa bat egingo zenuke? Galdera horien erantzunaren bila abiatu dira.
Horretarako, zure bideoa edo audioa grabatu behar duzu mugikorra, grabagailua, argazki kamera edo eskura duzun beste edozein gailu erabiliz, eta larunbata baino lehen, hiru museoetako batera bidali Facebook, Twitter edota web orritik. Jasotako lanak museoko ormetan proiektatuko dituzte, parte hartzaileen iritzia entzungai egon dadin.